BASKISTAN: HAIG YAZDJIAN – “AMALUR”

Amalur    Naiz eta bere abizenak argi adierazten duen bere armeniar jatorria, Haig Yazdjian Sirian jaio zen baina hogei urte daramazki Grezian. Hainbat instrumentutan aditua, bere emaitzarik onenak laudarekin izan ditu. “Amalur”, bost urtetan munduan zehar egindako bidaien eta soinu berrien miaketa nekaezin baten emaitza da. Honetan, armeniar laud joleak grekeraz kantatutako hiru kantekin harritzen gaitu, eta lehen aldiz sartzen du laud elektrikoa. Bere bandaren laguntza du bai eta ospe handiko gonbidatuak, hala nola Elefthería Arvanitaki eta Ara Dinkjian laud jole bikaina. Dudarik gabe, Haig Yazdjianen lanik eder eta helduena.
Saioaren bigarren zatian Ustad Mahwash afgandar kantariaren “Radio Kabul” egitasmoa, Papuako doinuak Bob Brozman eta Tolai soka banden “Songs of the volcano” diskatik eta Amadou eta Mariamen “Sou ni tilé”. Saioa deskargatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: AHTri buruzko konferentzia

al. Aza 12 , 2007
Datorren larunbatean, hilaren 17an, AHTri buruzko konferentzia burutuko dute Hernanin, AHTgelditu Elkarlanak antolatuta. Herri horretako bi leku desberdinetan Mugikortasuna, AHTren eragin soziala, Ingurugiroan izango duena, Inposaturiko egitasmoa, tren horren aurkako borroka Euskal Herrian, hitzaldi bat eta bukatzeko ondorioak jorratuko dituzte 20 bat lagunek eta bertan bilduko direnek, Josu Larrinagak gaurkoan […]

Honekin lotuak