Aurten, ohiko txostena osatu ordez, hamar urteak barnebiltzen dituen txosten berezitua egin du Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Horko zuzendari Garbiñe Petriatik esan duenez, txosten horretan espediente eta kexa asko agertzen dira; Behatokiak hainbat administrazio kritikatu ditu, arlo honetan urratsak eman badira ere, sendoak izan ez direlako.