Bilbon ere udalbatza berria izango dugu larunbat honetan, eta EAJko Aburto jauna alkate izendatuko dute. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak EAJren eta PSEren arteko ituna, Bilduren lehentasunak, eta igandeko desfilea komentatu ditu.
Bilbo hiria irratiko 18 urteurrenaren aitzakiarekin taula gainetik irrati antzerkia. Antzokian bezala telefonoa itzaltzeko eskatu diegu ikus-entzuleei, baina esatariarenak jo du. “Baaai?”, erantzun du. Lehen, “Bai, nor da?” erantzuten genuen. Egun badakigu nork deitzen gaituen. Nork, nori, nor. Telefonoa itzali eta fikzioaren bidaiak, Alpeetako eskontza batera, John Trollope hamabostean behin […]