Noizean Behin Mungialdeko taldeak lan berria kaleratu du, Oinutsik (Autoekoizpena,2015). Orain arte kaleratutako kantak formato elektroakustikora ekarri dituzte; lan gomendagarria eta atseginez entzuten dena. Taldekideak Ander Gorostiola, Ibai Alzaga, Alex Pelaez eta Garikoitz Balbas dira.
Jabier Lauzurika lagun eta lankidea atzo joan zitzaigun, ustekabean, abisatu gabe, agur esateko aukerarik eman gabe. Bilbo Hiria irrati honetako esataria genuen Apolo, baina beste hainbat saltsatan ere ibilia zen. Urte luzez Gabriel Aresti euskaltegian euskara irakasle ibilia, Zenbat Gara elkartearen eraketan berebiziko rola izan zuen, Kafe Antzokiaren sorreran bezala. […]