Pasa den astean jakin genuen irailean Bilbon egindako Kukutzaren inguruko azken epaiketaren epaia: bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta isuna 19 auzipetuentzat. Iñaki Carro abokatuaren ustez, Kukutza defendatzea epaitu dute eta froga seriorik gabe epaileak zigor gogorrak aplikatu dizkie auzipetu guztiei. Defentsak, helegitea jarriko du, Carrok esan digunez.
Euskal Herriko Hegoaldean gasolina eta Iparraldean ezantza bezala ezagutzen dugun likido miragarri hori, gure zibilizazioaren konbustiblea bera, hainbat hidrokarburo alifatikoren nahastea den petrolioaren eratorri bat da. Barne-errekuntzako motoreetan, berogailuetan, lanparetan eta disolbatzaileak egiteko garbiketetan erabiltzen da, eta bere errekuntza osatugabeak gas pozoitsuak sortzen ditu. Arabieraz gainera naft esaten zaio (handik […]