Azken bolada honetan, maiz irakurtzen dugu Yemenen bonbardaketa edo sarraskiren bat gertatu dela. Gaurkoan, Iñaki Urreztarazuk Yemengo historia gogoratu du. Gero, gerra horren atzean nortzuk dauden eta zergatik ere azaldu digu.
Datorren igandean, hilak 22, eguerdian eta arratsaldean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amalur lan berria taularatuko dute Barakaldoko BECen. Oraingo honetan Marimotots baserri batean dabil, lurraren eta elikagaien garrantziaz ohartzen. Pasa den larunbatean Amalur disko bikoitza eta liburuaren aurkezpena egin zuten Tolosan: horietan, betiko moduan, lagun mordoak hartu du parte, […]