Udal gobernuak duela aste batzuk aurkeztu zituen datorren urterako aurrekontuak. Yolanda Jubetoren ustez, behin eta berriro errepikatzen da akats berbera: aurrekontuak egiten dira auzoen eta jendearen beharrak kontuan hartu gabe. Yolandaren ustez bi elementu horiek ezinbestekoak dira, eta aurrekontuek partehartzaileak izan behar dute.
Atzo igandean hasi zen, nahiz eta lehiaketa gaur hasiko den. Aurten 41 pelikula izango dira Lekeition, horietariko 31 amateurrek egindakoak, eta den -dena euskaraz. Lekeitiokoak lehiaketa eta gehiago izan nahi du, Topagunea hain zuzen, Joseba Zuberogoitiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151123hizpideajosebazuberogoitia.mp3 Deskargatu hemen