Aspalditik dakigu Sirian eta Iraken gerrak daudela. Gaur, Iñaki Urrestarazuk gerra horien nondik norakoak aztertu ditu. Berak egindako irakurketak ez dauka zer ikusirik egunero hainbat hedabidetan irakurri edo entzuten dugunarekin.
Mozilla fundazioak ez du eskainiko Firefox-OS sistema sakelako telefonoetan: berri horrekin hasi da Jabi Asurmendi teknologia berriei buruzko bere kolaborazioa egiten. Gero, Mozillak Firefox nabigatzailaren 43. bertsioa ofizialki kaleratu duela kontatu digu. Bukatzeko, Brasilen pasa den astean 48 ordu eman zituzten WhatsApp aplikazioa erabili ezinik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151224solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen