Zezenketen aurkako manifestazioa deitu dute ekainaren 18an Bilbon. Piztiak konpartsa animalistak eta Pacma alderdi politikoak herritarrei dei egin die, ‘Ez da jai bat, irain bat da’ lelopean, zezenketei gaitzespena adierazteko manifestazioan parte hartzera. Animalien errespetuaz aritu gara Andone Pacma alderdi politiko bozeramailearekin. Bilboko zezen plazaren harira politikariek esandakoa baloratu du, Bilboko zezen plazaren azkeneko datu ekonomikoek azpiegitura horren erabileraren inguruko eztabaida piztu dute berriz. 2015ean zezen plazak “153.000 euroko galerak” izan zituen EH Bilduren arabera. Gai honekin gizartea aktibatu behar dela adierazi digu.
Deskargatu hemen.

