Zientzia azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da. Ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen duena. 12 eta 18 urte bitarteko gazteek osatutako 100 bat taldek ikasturtean zehar landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak aurkeztuko dituzte. Lanak osasunaren ingurukoak, ingurumen eta ekologiari lotutakoak, energiaren alorrekoak eta gizarte-zientzietakoak dira. Gainera lehen hezkuntzako ikasleek esperimentuak egingo dituzte plazan. Berrikuntza gisara ‘Eremu profesionala’ karpa eta arlo desberdinetako zientzia-tailerrak aurkeztu dituzte. Goizeko 12etatik aurrera zuzeneko saioa eskainiko dugu Bilboko plaza berritik, gure mikrofonoetan eremu profesionaleko proiektuak ezagutuko ditugu. Gazteak ere protagonismo berezia izango dute, izan ere azokako partaideen proiektuak ezagutzeko asmoa izango dugu.
Deskargatu hemen.

