Larunbatean Zientzia azokatik zuzenean arituko gara

Zientzia azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da. Ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen duena. 12 eta 18 urte bitarteko gazteek osatutako 100 bat taldek ikasturtean zehar landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak aurkeztuko dituzte. Lanak osasunaren ingurukoak, ingurumen eta ekologiari lotutakoak, energiaren alorrekoak eta gizarte-zientzietakoak dira. Gainera lehen hezkuntzako ikasleek esperimentuak egingo dituzte plazan. Berrikuntza gisara ‘Eremu profesionala’ karpa eta arlo desberdinetako zientzia-tailerrak aurkeztu dituzte. Goizeko 12etatik aurrera zuzeneko saioa eskainiko dugu Bilboko plaza berritik, gure mikrofonoetan eremu profesionaleko proiektuak ezagutuko ditugu.  Gazteak ere protagonismo berezia izango dute, izan ere azokako partaideen proiektuak ezagutzeko asmoa izango dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Erredakzioa kazetaritza, artea eta inprentaren arteko elkargune esperimentala helburu duen egitasmo kulturala da

ol. Mai 5 , 2017
Erredakzioa La Taller gunearen  hedapena da. La Taller eta Erredakzioa, aurrez aurre, Bilboko Solokoetxe auzoko Iciar Maisua kalean kokatuak daude. Erredakzioa Kazetaritza, artea eta inprenta lotzen duen proiektu kulturala dugu, Tania Arriaga Azkarate arduradunak eman dizkigu azalpenak gaurko saioan.  Proiektu bien arteko lotura teknika grafiko eta inprentaren teknologien erabilpena da. […]

Honekin lotuak