Kaixo Bilbo Hiria Irratiko lagunok, Musibla honetan soinu interesgarri askoak bildu ditugu, hastako Erik Berganzaren bakarkako proiektua ekarri dugu Abereh izenez aurkezten den proiektua dugu eta Zaunka datoz arin da eskaini digun lehendabiziko emaitza. Esperimentazioaren bidetik ere datorkigu hurrengo gonbidatua: Ariel Pink, lo-fi eremuan mugitzen den artista dugu Ariel Marcus Rosenberg eta 70-80 hamarkadetako musikaren oihartzunak nabarituko ditugu bere musikan. The War on Drugs taldearen azken diskoa ere entzungo dugu eta Sorkun abeslariaren pare bat lagin, disko desberdinetakoak, Duna diskotik bat eta Zyklomorphosia diskotik bestea, disko honi izena ematen dion pieza biribila hain zuzen. Bukatzeko Nicole Atkins-en azken emaitza eta Mikel Gorosabelen Barne basoan barna azkeneko diskotik kantu bat: Galde. Ondo izan!
Deskargatu hemen.

