MUSIBLA #66: Car Seat Headrest, Hannot Mintegia, Saul Adamczewski, TOC, King Krule, Julia Jacklin

Gaurko saioa Car Seat Headrest taldeak irekiko du 2018an kaleratu zuten Twin Fantasy diskoan biltzen dituzten abesti pare batekin. Abesti luzeak dira, diskoan dauden abesti guztiak bezala, garai hauetan zeinetan labur eta arin gabiltzan, eskertzen da patxadaz entzu ahal den lan bat. Hannot Mintegia Audience taldea utzi zuen duela urtebete inguru eta orain Moxal izeneko proiektu interesgarriarekin datorkigu, oso musika ambientala eta zinematografikoarekin datozkigu Moxaleko lagunak, Zaldikatu abesti bildumarekin. Saul Adamczewski Fat White Family taldetik baztertu zuten tarte batez heroinarekiko adikzioa zela medio. Tarte horretan Insecure Men proiektua sortu zuen eta horrekin izen bereko diskoa kaleratu zuen. Pop zikin eta digitala jorratzen du galanki. Mungia azken bolada honetan talde ugari eta interesgarri ematen ari da, haien artean TOC, talde honen bi abesti ekarri ditugu. King Krulek 2013an grabatutako 6 Feet Beneath the Moon diskoarekin jarraituko dugu eta bukatzeko Julia Jacklin izango dugu Crushing azken diskoko abesti batekin.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Pikara Magazinak azken crowdfunding-a jarri du martxa Pasa hitza, SistaH!

ar. Eka 4 , 2019
Pikara Magazina duela 10 urte sortutako komunikabide alternatiboa da, kazetaritza feminista lantzen dute eta urtero paperezko zenbaki bat argiratzen dute, ohikotan sarean irakur daiteke. Oraingoan zazpigarren paperezko zenbakia argitaratzeko crowfundign kanpaina habitatu dute, June Fernandez kazetariak kontatu digunez azkena modu honetan egingo dutena izango da, izan ere harpidetza sendotu eta […]

Honekin lotuak