Bilbaopoesia jaialdia aurreratu egingo da eta Blas de Otero Bilboko poeta handiari eskainitako egunarekin eta Poesiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egingo du. Jaialdia martxoaren 15etik 23ra luzatuko da, Bidebarrietako Liburutegian. Bilboko Udalak antolatutako BILBAOPOESIAk maila handiko hogei egile inguru elkartuko ditu edizio honetan, horien artean Joan Margarit, Antonio Gamoneda, Olvido García Valdés edo Juan Carlos Mestre, gure letrak ahaztu barik, Harkaitz Cano, Leire Bilbao, Karmelo Iribarren edo José Fernández de la Sota, besteak beste.
“Bilbaopoesia” literatur jaialdia udaberri aldera hurbilduko da

