Priscilla Band Aste Nagusian grabatutako DVDa argitaratu berri du, kontzertu berezia, gonbidatu bereziekin, guzti hori aurkezteko gurean izan dira Xabier Urrutikoetxea bateria eta , Lander Pérez bajo. 2017 urte osoa bere estudio berria eraikitzen ihardun ostean, zeuengana hurbilduko ditu SoulFunkGroove doinu bortitzenak. Asteburuan bueltan dira zuzenekoekin. Ostiralean Donostian eta Igandean Bilbon eguerdian Nave 9 aretoan izango dira.
Ekialde Hurbileko gakoak argitzeko xedea duen tarte berria dakarkizuegu Bilbo Hiria irratiko sintoniara. Siriara begira jarriko da Iñaki Urrestarazu, Zer ari da gertatzen Sirian? Irrati tartean. Hamabostero behin emango dugu. Siriako gerra eta Ekialde Hurbileko gatazkak aztertzen joatea helburua dugu.Oraingo honetan egoerak beharturik, Mendebaldeko potentziek Siriaren kontra egin duten erasoaz, […]