Foro Sozialak, Sarek eta Etxerat-ek etorkizunerako lehentasunen agenda azalduko dute , presoen auzia lehen planora ekarri behar dela azpimarratu dute. Gai honen inguruan gehiengo instituzional, politiko, sindikal eta sozialak eratzeko unea da. Helmuga: gizarte bat bakean, preso edo ihesean den pertsonarik gabe . Foro sozialak azpimarratu du presoen aferan konponbidea ezinbestean lotuko zaiola biktimen erreparazio dinamikari. Etaren desagerpenak denbora berri bat zabaltzen duela azpimarratu dute. Konponbide eskema bat planteatu dute, egungo espetxe legedia arrunta aplikatzea, ez dute pribilegio edo inolako kontra-prestaziorik nahi. Bost Lehentasun jarri ditu foro sozialak, Gaixo Larriak gradu politikak zigorren pilaketa eta espetxeen eskumenak.
Deskargatu hemen.