#Danona Donea jaialdia ostiralean ospatuko da Mundakan. Zulo Irekia jaialdi autoeratua izango da, diziplina askotakoa, elektrizitaterik gabeko jaialdia; txosnarik ere ez da egongo, ezta eszenariorik ere. Borobilean gauzatuko den jaialdia dugu, Mundakako Santa katalinan. Bestelako jaialdi bat posible dela aldarrikatzeaz gain, espazioen pribatizazioan ere hausnartu dute. Auzolanean antolatutako jaialdiaren inguruko xehetasunak Eleder Aurtenetxek ekarri dizkigu.
Deskargatu hemen.