Euskal kulturaren hiru zutabe elkartzen dituen proiektua aurkeztu dute Galder Izagirre, Gaizka Izagirre eta Oraitz Garciak. Elkartasuna, sukaldaritza eta artea batzen dituen proiektua Greziako Lesbos uhartean dauden haur errefuxiatuei dago bideratuta. Ekimenaren bidez, hezkuntzarako azpiegiturak lortzeko baliabide ekonomikoak eskuratzea espero dute, eta bide batez, elkartasuna helarazi, txokolate kikarakadak bidaliz.
Asteburuan BIME jaialdian zuzenan aurkeztuko du diskoko kantu berriak gaur Bilbo Hiria irratian berarekin batera ezagutu dugu lana. 2014-2019 arteko konposizioak bildu ditu diskoan. Kantu ilunak direla esan digu, hori bilatu bait du sortzaileak. Markak lanean bezala aldamenean Hannot Mintegia izan da. Kolaborazioa sorta ederra izan du lanean Elena Setien […]