Konfinamendua arina izan dakizuen, prest dugu “Bertso Berriak, COVID19ari jarriak ” saioaren bigarren atala. Oraingoan ere 3 bertsolari ekarri ditugu, eta dantzan izan dira gai-jartzaileak ezarritako erritmoan. Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez izan dira gaurko protagonistak, eta saio gehienek izan ohi duten estrukturari heldu diote: hasierako agurrak, gaia, ofizioak, bakarkakoak eta bukaerako agurrak. Azken burukoa ere hedatu dugu: ZenbatGarakide lankide-lagun batzuek bidalitako bertsoak.
On egin … eta biba el verso!
Deskargatu hemen.