BEHIALAKO EGUN BATEZ: Martin Luther King eta Vietnam

Gaurkoa bezalako egun batez, egin zuen Martin Luther King-ek Vietnamgo gerraren aurkako aldarria. 1967ko apirilaren 4a zen. Amerikako Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko ekintzaile garrantzitsuena zen ordurako Martin Luther King Jr. predikari baptista, 1964an Bakearen Nobel Saria eskuratutakoa. Egun hartan bere diskurtsorik garrantzitsuenetakoa eman zuen New Yorkeko Riverside elizan, historiarako geratu den salaketa ozena egin zuen: Milaka lagunen aurrean AEBen inperialismoaren atzean zegoen arrazakeria salatu eta, beraz, herrialde barruko arrazakeriarekin zeukan lotura ere salatu zuen Beyond Vietnam (Vietnam-ez harago) izeneko diskurtsoan. Egun berean, baina urtebete geroago, 1968ko apirilaren 4an, hil zuten King, Memphis-en (Tennesee).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Bueltan gara!

og. Api 4 , 2024
Bueltan gara, lagunok! Gehien maite dugun eran gainera: literaturaz lepo eta lagun artean. Gaurkoan, azken asteetako irakurketak, entzule berezi baten gomendioa eta eztabaida eragin duen sari literarioaz jardun dugu. http://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240325_liburuenerrepublikatxikia_12.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak