Azkuna zentroaren Steve Paxton koreografo eta dantzariaren erakusketa iraila arte ikusgai dago, Steve Paxton inprobisazio eta contact dantzaren aitzindaritzat jotzen da besteak beste, dantza ulertzeko modu bat ekarri zuena dantza garaikidearentzat. Bere pentsamenduak dantza irauli egin zuela esaten da. Alondegian dantzaren aldeko apustu handia egin du erakusketa hau Bilbora ekarriaz Erakusketaren programa publikoaren baitan nazioarteko jardunaldi bat ospatu zen uztailean, Ixiar Rozasek gidatua. 40 bat lagun presentziapeak eta 140tik gora on-line ikusteko apuntatuak izan ziren, arrakastatsua beraz Seminarioak Steve Paxtonen pentsamendua zabaltzeko helburua zuen, bere idatzi eta erakusketa abiapuntua hartuta, zer-nolako lekuetara eramaten gaituen mahai gaineratu nahi zen. Seminarioa ixteko, Steve Paxton bera etorri zen Bilbora on-line elkarrizketa baten bidez. Zer du honek arkitektura eta hiriarekin zerikusirik? Horretarako etorriko da Ula Iruretagoiena, seminariora gonbidatutako hizlaria izan zelako.Bertan gertatutakoa eta bertan ikasitakoa kontatzeko.
Deskargatu hemen.