Bilboko auzorik berrienetakoa Miribilla da. Ibaizabal ibaiaren mendebaldera kokatuta dago, Ibaiondo barrutiaren barruan. Guztira 439.566 metro karratu dauzka. Guztira 3.000 etxebizitza baino gehiago eraiki ziren 2004-2016 urteen tartean. Miribilla auzoa gaztea dela esan dezakegu, eta gazte asko bizi dela bertan, haur eta gazte esan nahi dugu. Beraz ildo horretatik lan egiteko nahi du Sortu berri duten Miribilla Bizirik auzo elkarteak. Helburu argia dute: bizilagunen arteko komunikazio-bideak erraztea. Kezka ere gazteen aisialdian jarri dute, ekipamenduen gabezia ikusten baitute auzoan. Lehenengo beharrak ikuskatu dituzte, beti ere, hobetzeko nahian.
Deskargatu hemen.