PIPERPOLIS: “Sotoan gordeak” nobelaz mintzatuko gara Miren Gorrotxategirekin

Sotoan Gordeak nobelaz mintzatuko gara gaurko saioan. Miren Gorrotxategik, III. (H)ilbeltza bekari esker idatzi duen familia giroko nobela beltza da, ardo eta kupel artean girotua. Bigarren nobela du hau Gorrotxategik  33 ezkil izan baitzen lehena, Agustin Zubikarai bekari esker. Txalaparta argitaletxeak argitaratu duen nobela beltz honek upategi bateko girora eramaten gaitu Vianara, istorioa Bilboko Guggenheim museoan abiatzen den arren, Nora protagonista erakusketa bat ikusten, bertan ikusitako arte lan batek oroitzapenak ekarriko dizkio eta zorabiatu egingo da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Emakumeek zailtasun gehiago dituzte adikzioen tratamenduak jasotzeko

az. Ots 17 , 2021
Emakundek egindako ikerketa baten arabera, emakumeek gizonezkoek baino zailtasun gehiago dituzte adikzioei aurre egiteko tratamenduak jasotzeko. Tratamenduan egon direnak, daudenak eta jada ez dauden andreak elkarrizketatzeaz gain, haiekin dabiltzan profesionalakin ere hitzegin dute. Egileek jakinarazi dutenez, hainbat dira sendatzeko bide horretara ez joateko hautua egin duten emakumeak, besteak beste “lotsa” […]

Honekin lotuak