ZIENTZIALARI #120: Kristal likidoak (Ibon Alonso)

Eskola garaian materia hiru egoeratan egon daitekeela irakatsi ziguten. Hots, materia solidoa, likidoa edo gasa izan daitekeela ikasi genuen. Alabaina, zientziak etengabeko eraldaketan dihardu, eta egungo egunean fisikariek laugarren egoera bat bereizten dute, mesofasea, alegia. Kristal likidoen fasea dugu hori. Fase horretan, materiak solidoaren nahiz likidoaren ezaugarriak hartzen dituenez, ezin konta ahala bide eta esparru zabaldu zaizkie ikertzaileei, material horiek eguneroko bizitzan izan ditzaketen aplikazio berriak bilatzeko. Eta honetaz jarduteko, gaur Ibon Alonso fisikaria hurreratu da Bilbo Hiria irratiaren mikrofonoetara (argazkia:Wojciech Tomczyk, Wikimedia).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Arren ez galdu!

ol. Eka 2 , 2023
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Euskal Eskola Publikoaren jaia igandean  izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, festan izango diren ekitaldiak ekarri dizkigute. Bestetik jaiak, antzerkia eta bertsolaritza ez da falta […]

Honekin lotuak