ZIENTZIALARI 82: Loa eta narkolepsia (Ainhoa Plaza-Zabala)

Denok jakina denez, gizakiok ezinbestekoa dugu lo egitea. Ez dago bizitzerik lorik egin ezean. Eta loaren inguruan arazoren bat sortzen zaigunean, gure bizi kalitateak asko sufritzen du. Hainbesteraino sufritzen du, non, eguneroko bizitzaren funtzionamenduan izaten dituen eragin kaltegarriez gain, loa galtzea gaixotasun aski larrien sorburu izan baitaiteke. Narkolepsia izena ematen zaion gaixotasuna horietako bat da. Gaixotasun neurologiko kroniko hau pairatzen dutenek egunean zehar jasan ezinezko logura izaten dute eta batzuetan muskuluen tonua galtzen dute, lurrera eroriz. Loa eta narkolepsia izango dira gaurko saioan landuko ditugun gaiak Ainhoa Plaza-Zabalaren eskutik. (Argazkia: Tom).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ALIRITZIRA: Neska bat leku inposiblean, Xabier Amuriza

og. Urr 25 , 2018
Bilbo Hiria irratiak berrikitan zabaldu duen iritzien tartera beste aditu bat heldu zaigu. Xabier Amurizak, hilean behingo maiztasunean, bere lorratza utziko du, euskarari eta euskal kulturari berez doazkion gaiei buruz hitz eginez. Saio honetan, Xabierrek berak atera berria duen Neska bat leku inposiblean eleberria oinarri harturik, 70eko urteen bueltan Zamorako […]

Honekin lotuak