Argia astekariaren tartea azaletik abiatu dugu. Lurraren Altxamenduak taldeak egineko protestatik tiraka, hormigoiaren industria aztertu dute. Mundu mailako gas isurketen %10 eraikuntzaren sektoretik dator, eta horien %52 hormigoiaren ekoizpenetik. Esther Martinezi eginiko elkarrizketa komentatu dugu eta bukatzeko eliteko kirola eta osasuna aztertu dute Billabonan izandako mahai inguru baten kronikaren bitartez.
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Gaur eta bihar Gau irekia izango da Bilbon. Hiriaren urteurrenaren aitzakian hainbat esku hartze artistikoak egongo dira. EH kantuz izan dute hizpide, Bilboko Kantuzale ekartea, Euskal Herria Kantuz eta Bilboko […]