Bilboko Aratusteak otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dira, 50 jarduera inguru izango dira hiriko hainbat lekutan, eta ohikoa den bezala Farolin eta Zaranbolas izango dira pertsonai nagusiak. Josu Camarak gorpuztuko du (Farolin) eta Oihana Bartrak (Zaranbolas) izango dira. Aratusteetako ekitaldi garrantzitsuen artean haurrentzako desfileak, musika-emanaldiak eta mozorro-lehiaketak nabarmentzen dira. Gaur aurkeztu dute programa eta pozik eta harro agertu dira Josu Camara eta Ohiana Bartra.
Deskargatu hemen.

