Metal eta pop-rock musika maite dutenek Aste Nagusia 2017 izango dute hitzordu. Izan ere, ‘Bertako Pop-Rockaren XXXII. Edizioa Bilborock Aretoan ospatuko baita. Duela 32 urte, Erakusketa pop rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoz jaio zen. Aurten, ehun talde inguruk izena eman dute,horietatik 16 talde aukeratu dituzte Aste Nagusian ‘‘Bertako Pop-Rock’ erakusketan parte hartzeko. Lehiaketan parte hartuko duten hiru talderekin berba egin dugu. Basauriko Kurixe taldeko Ikerrekin, indie pop-rock estiloko laukoteak euskaraz eta gaztelaniaz abesten dute. Lorelei Green taldearen atzean Leire Aparicioren musika proiektua dago. Gaur egun bertatik bertara dabil Leire, ‘Aviones de papel’ disko berria zein kanta berriak aurkezten. Bermeoko Ozhen taldeak 80 eta 90 hamarkadako rocka berreskuratu nahi dute, euskaraz rock melodikoa jorratzen dute.
Deskargatu hemen.
https://www.youtube.com/watch?v=hGpd38gXC5Q
https://www.youtube.com/watch?v=pu4iQcOEJNc