Burujabetzaren aldeko mobilizazioa antolatu du Gure eskuk Ekainaren 7an

Azaroan Euskal Herriak erabaki mobilizazioa iragarri zuten Gure eskuk, Herri Libre Bat ekimenaren bidez, ehun lagun baino gehiagoren atxikimenduarekin. Mobilizazio hori ekainaren 7an Bilbon egingo da, eta helburua da Euskal Herriko estatus politikoak berritu eta erabakitzeko ahalmen handiagoa lortzea.
Herriz herri egindako aurkezpenetan eta eragile ezberdinekin izandako bileretan argi geratu da burujabetzaren aldeko gogoa handia dela. Euren ustez, une politiko honetan burujabetzaren auzia gogoeta partekatu gisa ulertzen dute Euskal Herriko eragileek. Nazioarteko testuinguru korapilatsuan, Euskal Herriak ahots propioa izatea ezinbestekoa dela diote. Ekainaren 7ko mobilizazioa behetik gora antolatzen ari dira, herrialde batzar irekien bidez eta herriz herri aurkezpenak eginez. Herri Libre Bat taldeak sortzen ari dira Euskal Herriko herrietan, mobilizazioa antolatu eta dinamizatzeko. Herritarrei dei egiten diete talde horietan parte har dezaten, eta mobilizazioaren indarra zabaltzeko. Helburua da ekainaren 7an ziklo politiko berri baten hasiera irudikatuko duen mobilizazioa gauzatzea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Beita webseriea Gabriel Aresti euskaltegian, Sexu eraso baten inguruko hausnarketa gazteen begiradatik

lr. Api 26 , 2025
Gabriel Aresti euskategiko kultur ekarpena izan dugui, Beita webserieko sortzaileak izan dira gurean. Oñatiko Xup antzerki taldeak ‘Beita’ izeneko websaila sortu zuen 2023an. 15 bat minutuko 8 kapitulutan zehar, gazte kuadrilla baten parranda batean gertatutako sexu eraso baten ostean, kide bakoitzak zer jarrera edukiko duen ikusiko dugu. Youtube-n dago ikusgai. […]

Honekin lotuak