Argia astekarian erreportaje nagusian Bilboko Liburutegien borroka landu dute. Urte eta erdi luzetxo daramate Bilboko Liburuzainek borrokan, Alde Zaharreko Esperantza eraikineko haur eta gazteen liburutegia, Udal Liburutegien Sareko gainerakoak bezalaxe, langile publikoek kudeatu dezatela exijitzen. Auzokideen “aldarrikapen historikoa” izan den liburutegia, Bilboko Udalak esku pribatuaren menpe utzi du bere kudeaketa, zerbitzuaren eta bertako langileen kaltetan. Horrez gain, lizitazio prozesuan zehar izandako gardentasun falta kritikatu dute. Bestetik ere Debako liburutegiaren auzia ekarri dute aldizkarira.
Deskargatu hemen.

