Gaurkoan Josuk Natura leheneratu orain manifestua izan du hizpide, hainbat euskal talde ekologistek urrian sinatutakoa. Dokumentu horretan galdegiten diote EAEko Gobernuari neurriak har ditzan Legean ezarritako epeen barruan, EAEn degradatutako guneak identifikatuz eta horiek leheneratzeko neurriak indarrean jarriz, inongo aitzakiarik gabe. Adibidez, lan publikoen ondoren iraulitako lurrek panpa belarraren inbasioa pairatzen dute askotan, inguru horiek ez direlako behar bezala lehengo egoerara bueltatu.
Deskargatu hemen.

