NBEk antolatutako COP gailurra, ez da jada “klima aldaketarena”, berez klima etengabe aldatzen ari delako. Horren ordez, klima krisiaz edo klima larrialdiaz hitz egiten da. Gaurko saioan Txileri buruz mintzatu gara, sasoi gogorrak bizitzen ari baita Hego Amerikako herrialdea. Abenduko COP konferentzia bertan egitekoa zen, baina, Piñeraren gobernuaren aurkako matxinadak direla eta, Madrilera eraman zuten ekitaldi diplomatiko-protokolarioa. Operazio propagandistikoak eta greenwashing aurpegi garbiketak gorabehera, Txilek badu ezkutatu beharreko trapu zikinik, AEBetan Goldman fundazioaren errekonozimendua jaso baitu Txilen preso dagoen Alberto Curamil mapuche aitzindariaren alaba Belen Curamilek.
Deskargatu hemen.

