Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti Segurola idazlea zendu zela. Urteurren garrantzitsu horren harira urte bukaera arte iraungo duen egitaraua aurkeztu dute gaur. Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koralarekin elkarlanean osatu da egitaraua, eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, EiTBk eta BBKk babesa eman diote. Gaur goizean aurkeztu dute ekimena Euskaltzaindiaren egoitzan egindako prentsaurrekoan, eta bertan izan dira Arestiren senideez gain, erakundeetako eta kultura-eragileetako hainbat ordezkari. Helburua argia da: XX. mendeko euskal literaturaren berritzaile handienetako baten figura eta lana ezagutaraztea, belaunaldi berriei hurbiltzea eta haren ekarpena gaurkotasunez janztea.
Deskargatu hemen.

