Adin txikiko bi haur dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon

Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxetik egotzi dute gaur goizean Bilboko Zurbaranbarri auzoan. Etxegabetze operazioa goizetik jarri dute abian, eta Ertzaintzak kalea moztu du bertara jendea sar ez dadin. Sarrailagilea eta epaitegiko idazkaria eguerdi aldera iritsiko zirela espero bazen ere, azkenean ez dira agertu. Etxebizitzaren kanpoaldean auzokide ugari elkartu dira, etxegabetzea eragozteko eta familiari —Aurora eta haren bi seme-alabei— elkartasuna adierazteko. Deialdia AZET Etxebizitza Sindikatuak eta auzoko hainbat eragilek egin dute. Nabarmentzekoa da Bizkaiko Auzitegi Probintzialak familiaren helegitea onartu duela, eta epaitegiko komitibak ez duela agerraldirik egin. Hala ere, etxegabetzeak aurrera jarraitu du eta Bilboko Udalak, oraingoz, ez die bestelako bizitoki duinik eskaini. Egoera salatzeko, gaur arratsaldean manifestazioa deitu dute.

Deskartu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Zinegoak jaialdian erresistentzia eta afektuen sareak ardatz

ar. Eka 10 , 2025
Zinegoak jaialdiak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak bere 22. edizioa ospatuko du aurten, 2025eko ekainaren 23tik 30era, 50 jarduera baino gehiagorekin. Edizio honek erresistentzia eta afektuen sareak izango ditu ardatz, eta 15 film luze lehiatuko dira sail ofizialeko hiru kategorietan: FIK, DOK eta KRAK. Halaber, film laburren hiru […]

Honekin lotuak