2025eko Aste Nagusiko kartela aurkeztu dute. Bertan Jaietako zinegotzia, epaimahaikideak eta artista bera izan dira. Aurtengo kartel irabazlea Camino a Bilbao da, Mario Larrinaga Mochalesek sortua. Kartela bere irudi zein koloreengatik aukeratua izan da eta guztira, bozken %43,77 izan du. Jada prest dago Bilbo Aste Nagusiari ongi etorria emateko Camino a Bilbao kartelarekin, abuztuaren 16tik 24ra ospatuko dena.
Ekainaren 20an errefuxiatuen mundu eguna da. Azken urtean emandako aldaketak eta gaztazkak gogora ekartzeko une apropoza, horrela egin dute Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadi erakundeek, salatu dute Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren (LOEX) azken erreformak atzera egin duela giza eskubideen eremuan, eta mehatxu zuzena dela nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonentzat. Errefuxiatuen Mundu […]