Argia astekariaren aste honetako edukiak ekarri dizkigu Gorka Peñagarikano kazetariak. Ohi bezala, azaletik abiatu dugu errepasoa: oraingoan Oihana Bartra bertsolaria da protagonista.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztuta, Onintza Enbeitak elkarrizketa egin dio. Bertsolaritzaz eta txapelketaz aritzeaz gain, Bira kulturguneaz ere jardun dute solasean. Bestalde, Net Hurbil atalean aztergai izan dute turismo koloniala eta Bad Bunny kantaria, eta Gorkak horren inguruko edukiak ere ekarri dizkigu. Amaitzeko, Mizgin Ronak poeta kurduari egindako elkarrizketa nabarmendu dugu. Bilbon izan zen hizkuntzaren inguruko hitzaldi batzuk ematen, eta han hitz egin zuten berarekin.
Deskargatu hemen.