Lagungarri, adinekoentzako bizi-eredu komunitario eta jasangarria Murgian

Bizitza osoa lanean eta gizartean ekarpenak egiten eman ondoren, helduaro aktibo eta duin bat eraikitzea ez litzateke utopia izan behar. Horixe da Lagungarri Senior, Koop. E.-ren proiektuaren oinarria: adineko pertsonentzako bizi-eredu komunitario eta jasangarri bat eraikitzea, elkarri lagunduz eta autonomia errespetatuz. Gaur egun, Murgian, 51 etxebizitza hartuko dituen cohousing senior bizitegi-proiektu bat ari da garatzen, Euskal Herrian erabilera lagapenean oinarritutako lehen kooperatiba moduan. Gaurkoan, Lagungarri Senior proiektuko kide batekin izango dugu solasaldia. Bere ahotik ezagutuko dugu nola sortu den ideia hau, nola ari den garatzen eta zer itxaropen dituzten bidean. Bizi-proiektu kolektibo batek gizartea alda dezake? Anabel eta Nora batu dira gaur solasaldiara eta lagungarri proiektua ezagutzera eman digute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Between Goodbyes" dokumentalak irabazi du Zinegoak 2025 sari nagusia

ar. Uzt 1 , 2025
Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak atzo ospatu zuen bere itxiera ekitaldia eta 2025eko edizioaren irabazleak jakinarazi ziren. Jota Mun zinegilearen Between Goodbyes dokumentalak eraman zuen Zinegoak Sari Nagusia, EITBk babestua eta 4000 euroko balioarekin. Epaimahaiak filma nabarmendu du “pertsona adopatu baten jatorrirako bidaia gogor eta sendagarri bat kontatzeko […]

Honekin lotuak