Iragan astean aipatutakoei zor gehiago gehitu behar dizkie Barakaldoko Udalak, egunotan jakin dugunez. Eta ez dira nolanahiko zorrak, guztira 1,7 miloi eurokoak direlako. PSEk udal-gobernua utzi eta berehala hasi dira zorrak agertzen: azken biak Megaparki eta Eguneko Zentroari lotuta, Gotzon Hermosillak kontatu digunez.
Berri horrekin hasi da gaur Asier Garcia, Maroto alkate ohiari emandako karguarekin jarraitzeko. Gero, PSE eta Gasteizko udal gobernua, Aramaioko mediku elebiduna eta Gasteizko ikasleek egindako zuhaitz landaketa komentatu ditu. Eta bukatzeko, Agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150624solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen