Palestinari elkartasuna ARGIA astekarian

Astero bezala, Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Argiak asteon monografikoa egin du Palestinari elkartasuna adierazteko, “Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot” izenburupean. Erreportajeak, elkarrizketak eta iritziak bildu dituzte; guzti-guztietan adierazi diote palestinar herriari elkartasuna. Bestalde, Gorka Peñagarikano Donostiako Zinemaldian da. Guztira, 24 pelikula inguru ikusiko ditu, eta orain arte ikusitakoaz eta ikusteko geratzen zaionaz aritu gara. Donostian Palestinaren alde izandako mobilizazioa ere izan dugu hizpide.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BIZIPOZTU IRRATIAN: Ume Alaia elkartea

lr. Ira 27 , 2025
Beste aste batez irratia bizipoztu dugu. Gaurkoan Ume Alaia elkartea ezagutu dugu eta bertan gizarte langilea den Oihanarekin aritu gara solasean. Ume Alaia elkartea 2001. urtean sortu zen adoptatutako haurren guraso izatea modu arduratsu batean bizi eta gozatu nahi zuten guraso talde bati esker. Oihanak argi utzi digu adopzioa babes […]

Honekin lotuak