Astero bezala, Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Argiak asteon monografikoa egin du Palestinari elkartasuna adierazteko, “Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot” izenburupean. Erreportajeak, elkarrizketak eta iritziak bildu dituzte; guzti-guztietan adierazi diote palestinar herriari elkartasuna. Bestalde, Gorka Peñagarikano Donostiako Zinemaldian da. Guztira, 24 pelikula inguru ikusiko ditu, eta orain arte ikusitakoaz eta ikusteko geratzen zaionaz aritu gara. Donostian Palestinaren alde izandako mobilizazioa ere izan dugu hizpide.
Deskargatu hemen.