Ostiralean iritsiko da Karmele filma zinema aretoetara. Asier Altuna zuzendariak pantaila handira ekarri du Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarritutako Karmele . Urresti-Letamendi familiaren bizipen gogorretan murgiltzen den filma da, frankismo garaian eta erbestean bizi izan zituzten pasadizoen bidez, baina batez ere Karmele Urrestiren figura indartsua lehen lerrora ekartzen duena. Zinemaldiaren Sail Ofizialean, lehiaz kanpo, aurkeztu da, eta bertan Altunak azpimarratu du istorio honek duen unibertsaltasuna: erbestea, familia apurtuak eta duintasuna, gaur egungo munduan ere guztiz esanguratsuak diren gaiak. Gurekin izan dira Asier Altuna, Eneko Sagardoy eta Jone Laspiur.
Deskargatu hemen.