Gazako egoeraren inguruko azken gertakarien aurrean, eta egoeren aldakortasuna kontuan hartuta, Gernika-Palestina herri ekimenak agerraldia egin du gaur goizean. Argi adierazi dute palestinarrei bakarrak dagoekiela beren herrialdearen etorkizunari buruz erabakitzea eta Palestinatik datorren ahotsa altxatzen jarraituko dutela. Gazako Osasun Ministerioaren datuak emateaz gain, balioan jarri dute azken bi urteotan Euskal Herrian egon den sentsibilizazioa. Bestalde, Euskal Selezioaren eta Palestinaren arteko partidaren garrantzia azaleratu dute herri ekimeneko kideek eta mundu mailako oihartzuna izango duela argi adierazi. Bukatzeko, gogorarazi dute bat egiten dutela urriaren 15erako deituta dauden ikasle- eta sindikatu-grebekin eta arratsaldeko 19:30ean Euskal Herriko udaletxeetan burrunba deialdia ere zabalduta dagoela.
Deskargatu hemen.

