Altxa Burua mugimenduak I. Topaketa Orokorra egingo du Eibarren

Altxa Burua mugimenduak, larunbatean, I. Topaketa Orokarra egingo du Eibarren. Hau da, lehen aldiz Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako taldeak elkartu eta indarrak batuko dituzte Eibarren. Mirene Beriain mugimenduko kidearekin aritu gara solasean eta argi adierazi du topaketa berezia izango dela. Bertan, erronka berriak plazaratzeaz gain taldeentzat lan materiala ere aurkeztu eta eskainiko dute. Gaineratu du, azken urtean gizartearen kontzientziazio maila igo egin dela, baina oraindik egitako lan asko dagoela. Argi adierazi du, larunbateko topaketa eta gero lanean gogor jarraituko dutela.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak