Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gabonetako programa ekarri digute, izan ere hainbat emanaldi berezi daude Bilbon.
Bertsozalez lepo egon da Bilboko Casilla: 4.700 zale egon dira bertan. Etxebarriazarragarekin batera, Onintza Enbeitak kantatu du buruz burukoan. Bilboko Casillan giroa bero egon da 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Eguenerako sarrera guztiak amaituta, 4.700 bertsozale batu dira bertan, zortzi bertsolarien beharrari adi. Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte. Lehenengo […]