Mikel Telleriak “Oroit Lou Reed” lana aurkeztuko du BIlbon

Mikel Telleria, oraingoan bere azken lana aurkezteko: “Oroit Lou Reed”. 2025aren hasieran argitaratutako disko honetan, Idiazabalgo kantautoreak omenaldi berezia egin dio Lou Reed-i, rockaren historian funtsezko figura izan den artistari. Baina Telleriak ez du ohiko bertsio-diskoa egin; aitzitik, euskaraz sortutako hamar abesti originalen bidez, New Yorkeko kronikagilearen unibertsoa berrinterpretatu du, bere begirada propioarekin. Disko kontzeptual baten gisara eraikia, “Oroit Lou Reed” lanak hasieratik amaieraraino bidaia sonoro bat proposatzen du, giro pausatu eta ilunetatik erritmo biziagoetara jauzi eginez. Horretan, gainera, musikari esanguratsuen laguntza izan du Telleriak, eta soinu zaindu baten bidez, Lou Reeden ondarea gaur egungo entzuleengana ekartzeko ahalegina egin du. Datorren maiatzaren 8an izango da hitzordua, Bertendona Institutuan. Gurean izan da diskoaren eta kontzertuaren inguruan berbetan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kontseiluak dei egin die euskaltzaleei ekainaren 13an Iruñean elkartzeko

az. Mai 6 , 2026
Euskalgintzaren Kontseiluak Euskal Herri osoko euskaltzaleei dei egin die datorren ekainaren 13an Iruñean egingo den Euskaltzaleon Martxan parte hartzera, euskaraz bizitzeko baldintza errealak eskatzeko. Agerraldi jendetsu batean aurkeztu dute mobilizazioa, eta azaldu dutenez, aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko dituen ekimena izango da. Helburua da euskaraz bizitzeko beharrezko baldintzak aldarrikatzea eta euskaltzale […]

Honekin lotuak