Adminiztrazio hizkuntza eskubideak ARGIA astekarian

ARGIA aldizkariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin. Azaleko gaia izan dugu hizpide: administrazioko hizkuntza eskakizunen inguruan piztu den eztabaidari buruzko erreportaje sakona. Gaia pil-pilean dago une honetan; PSE eztabaida mahaitik kanpo geratu da, eta EAJren zein EH Bilduren proposamenen arteko aldeak aztertu ditu Onintza Irureta lankideak. Bestalde, Denon Bizitzak Erdigunean plataformak kongresua egingo du igandean. Azaroaren 30eko greba orokorretik hona, dinamikak lanean jarraitu du, eragileekin elkartu eta konpromisoak adosteko helburuarekin. Igandeko jardunaldian, neurri zehatzak adostea espero dute. Azkenik, Chernobyeko istripua gertatu zenetik 40 urte bete direnean, gertakari haren ondorioei eta gaur egungo testuinguruari erreparatu die Jenofa Berhokoirigoin kazetariak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Bob Weir, The Grateful Dead-en gitarra jotzaile erritmikoa ezagutzen

ol. Mai 8 , 2026
Aurtengo urtarrilean zendu zen Bob Weir (San Francisco, 1947), 78 urte zituela. The Grateful Dead talde mitikoaren gitarra jotzaile erritmikoa izan zen Weir, baita abeslaria eta kantugilea ere. 1963an Jerry Garcia ezagutu zuen, Palo Alto hirian, 16 urte besterik ez zituela. The Grateful Dead taldea osatu zuten, ondoren, eta bertan […]

Honekin lotuak