Ziraun taldeak lan berri aurkeztu digu Biziraun deiturikoa

Ziraun taldeak ‘Biziraun’ disko berria argitaratu du, euskarazko rock indartsu eta ilunaren aldeko apustua sendotuz. 2022an Gernika-Lumon sortutako Ziraun taldeak bere bigarren estudioko lana aurkeztu du: Biziraun. Maiatzaren 7an argitaratutako disko berriak 9 abesti biltzen ditu, euskarazko rock indartsua, doinu ilunak eta ahots femenino melodiko eta boteretsua uztartuz. Aste honetan bertan Floema kantua eskegi dute, aurrerapen kantua. Su ta garreko Aitor Gorasabelen kolaborazioarekin. Jaione abeslaria eta Asier gitarra batu zaizkigu irratiko sintoniara.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BEHIALAKO EGUN BATEZ: Maurizia Aldeiturriaga hil zen

ar. Mai 19 , 2026
Gaurkoa bezalako egun batez, 1988ko maiatzaren 19an hil zen, Zeberion, Maurizia Aldeiturriaga Zabala pandero jolea. Zeberion jaio zen, bertako Egia auzoan, 1904ko irailaren 22an, San Maurizio egunez. Bederatzi urte bete berritan Basurtura joan zen neskame, tratante baten etxera. Han hiru urte inguru eman ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli eta Ugaoko […]

Honekin lotuak