Uztaila iristearekin batera, Plentziak elkartasunerako hitzordu berezienetako bat hartuko du berriro ere. Datorren uztailaren 11n ospatuko da Itsas Martxaren 13. edizioa, euskal preso eta iheslarien zein Palestinako herriaren aldeko ekimenekin. Goiza itsasadarrean egingo den martxa ikusgarriarekin hasiko da, eta egun osoan zehar aldarria eta jai giroa uztartuko dituzte herri-bazkaria, musika, haurrentzako ekintzak eta gaueko kontzertuak lagun. “Denak etxera!” lelopean, herritarrak Plentziara gerturatzera deitu dituzte antolatzaileek.
Deskargatu hemen.
