Aste Nagusian euskara nagusi izateko aldarria egin dute Gukak eta Bilboko konpartsak

Aste Nagusian euskara nagusi kanpaina aurkeztu dute Bilboko konpartsek eta Guka mugimenduak. Euskararen aldeko konpromiso argia adierazi dute, badirelako euskaraz bizi nahi duten milaka bilbotar eta euskal herritar. Horretarako, pertsona duin eta eskubide osodun gisa, egunerokoan eta eremu guztietan euskaraz eroso aritzeko aukera aldarrikatu dute. Azken urteetan jaiak euskalduntzeko hainbat aurrerapauso eman direla nabarmendu dute. Hala ere, aurten pauso bat gehiago ematea erabaki dute. Euskararen egoeraren azterketa zorrotza egin ostean, konpromiso berriak adostu dituzte, Aste Nagusia gero eta euskaldunagoa izan dadin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak