Aste Nagusi feminista aldarrikatu dute Bilbon

Marijaiaren etorreraren bezperan, mugimendu feministak Aste Nagusiari begira duen jarrera eta aldarrikapenak plazaratu ditu Bilbon. Jaiak gozatzeko eta ospatzeko prest agertu dira, baina, aldi berean, kezka eta ardura ere nabarmendu dituzte, eraso matxista, LGTBIQ+fobiko eta arrazisten aurrean. Mugimendu feministaren arabera, emakumeek eta disidentziek jaietako espazio guztietan parte hartzen dute, antolatzaile, partaide, konpartsakide, dantzari edo musikari gisa. Hala ere, salatu dute oraindik ere emakumeek, trans pertsonek eta bollerek ez dutela gizonek bezain modu askean gozatzeko aukerarik, erasoen beldurra dela eta. Horren harira, Euskal Herriko hainbat herritan udan salatutako erasoak aipatu dituzte, eta Aste Nagusian ere ez dutela inolako indarkeria matxista, LGTBIQ+fobikorik edo arrazistarik onartuko aldarrikatu dute. Nabarmendu dutenez, emakume, trans pertsona, bollera, emakume migratu edo arrazializatu baten zein beste edozein gorputz edo identitate disidenteren aurkako erasoa guztien aurkako erasoa da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Onintza Enbeitaren pregoiarekin hasi da festa #AsteNagusia26

al. Abu 24 , 2026
Bilbok arratsalde honetan eman die hasiera bederatzi eguneko jaiei. Arriaga Antzokiko balkoitik zabaldu da ospakizuna, eta datozen egunetan alaitasuna eta festa nagusituko dira Hiriko kaleetan. 19:00etan, Onintza Enbeita bertsolaria Arriagako balkoira atera da eta, pregoia irakurri ondoren, herritarrak Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu ditu. Harekin batera, Ainhoa Urrejola, Kaixo konpartsako kideak, […]

Honekin lotuak